24-25 DENBORALDIA

Zein izan da golik onena?

Vídeo

Denboraldi honetan 74 gol sartu ditugu LaLiga, Kopa eta Europa Leagueren artean. Real Sociedad TV-k bideoan eskaintzen duen golen errepasoa dela eta, YouTube bidez zuen gol gogokoena aukeratzera gonbidatzen zaituztegu. Lehiaketan parte hartzeko, derrigorrezkoa da gure kanalera harpidetua egotea eta bideoan gol gustukoena aukeratzea (boto bakarra erabiltzaile bakoitzeko). 

Gaur hasita, igandeko 23:59ak arte egongo da zabalik bozketa. Behin boto guztien zenbaketa egin ondoren, zozketa bat egingo dugu boto gehien izan duen gola bozkatu dutenen artean. Irabazlea astelehenean ezagutuko da eta saria kamiseta txuri-urdin bat izango da.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!